Nortzuk gara | Azkua Bizirik Skip to content

Nortzuk gara

Etxalar makroproiektu eolikotik🍃 babesteko bildu garen herritar taldea gara. Bat egiten duen guzia guregana biltzeko deia egiten dugu.

Aurkezpena:

Ekainaren 4an, herrian Gasna eta Artisau feria ospatzen zela aprobetxatuz,  Azkua Bizirik plataformaren aurkezpena eginen genuen Etxalarko Herriko Plazan.

Ekimen jaio berri honen inguruko manifestu bat irakurri zen plataformaren ikuspegia eta iritzia jendearen aitzinean ezagutzera emateko.

Hurbildutako guztiei ordu arte jakin denaren inguruan informatu zitzaien. 

Aldi berean Haize errota baten garaiera simulatzeko, helioarekin puztutako puxika bat airera bota zen lokarri batekin lotuta. Ikaragarria zer nolako munstroak diren haize errota hauek!

Jendearen presentzia aprobetxatuz, ekimenarekin bat dagoen jendearekin, taldeko argazki bat egin zen.

Aurkezpena aprobetxatu zen ekimen eta materiala erosteko diru bilketa egiteko.