AZKUA BIZIRIK | Azkua Bizirik Skip to content

AZKUA BIZIRIK

(0 iruzkin)

  1. Herri bizia. Madrilgo ZELENA Renovables enpresak gure mendietan parke eoliko erraldoia egin nahi izatea izugarria zaigu; ez da aintzat hartzen hemen bizi garela, naturašŸžļø eta kultura balioa.

    a) HegaztienšŸ¦ pasarako garrantzitsua da Etxalar, eta bertan dugu Usategieta ere. Lehendik badira
    zailtasunak, pasa aldatzen ari da; pareko mendietan haize-errotak jarriz bidea erabat itxiko litzake.

    b) AziendendakošŸ„ bazkalekuak ere geroz eta gutiago dira, eta murriztu eginen lirateke mendi-gainetako larreak hondatzean; horiei lotuak diren abeltzaintzarako diru-laguntzak (PAC) ere bai.

    šŸ—£ļøOhar gaitezen jokoan dagoenaz!

    2. Halako proiektuak ez dira herritarren beharrak asetzeko. Multinazionalen irabazi asmo soilak bulkatzen ditu, eta dirutzašŸ’° haundia tartean delako babesten dituzte gobernuek.

    Beraz, ez dugu onartzen informazioa manipulatuz herritarrak nahastea.

    -BADIRA energiašŸ’” ekoitzi eta kontsumoa asetzeko AUKERAK; eta herritarrok erabaki eta tokian
    tokiko baliabideei egokitzen diren ereduen ALDEKOAK GARA.

    3. Gurea zaindu! Mendienā›°ļø zati haundiena herri-lurra da -komunala- eta seguraski hala delako zaindu da.

    Hemendik aintzinerat ere hala izateko proiektu hori erabat gelditzeko eskatzen diogu Udalari, bere esku dagoen guzia eginez Herri-ondasuna herriaren beharrak asetzeko!

    Enpresek edozein udal ttiki tentatzeko moduko diru-kopuruak eskaintzen dituzte, biño mendia basamortu bilakatzea garestiagoa da: šŸ“¢Etxalarren Azkua Bizirik!
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023

Kategoriak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom