Mendi ibilaldia AZKUAra | Azkua Bizirik Skip to content

Mendi ibilaldia AZKUAra

(0 iruzkin)

Datorren irailaren 10erako mendi ibilaldia antolatu da.

Ekimen honek BI HELBURU nagusi izanen ditu, batetik Azkua mendi inguruan dagoen mota desberdinetako ondare baliotsua balorean jartzea eta bertze aldetik Etxalar eta eskualdeko herritarren atxikimendua lortzea “Azkua” proiektuaren aurka egiteko.

Honetarako, Etxalarko Azkua Bizirik taldea, “Azkua” proiektuak eragiten dieten bertze herriekin (Igantzi, Arantza eta Sunbilla) batera, egitaraua polit bat prestatu da.

  • 8:30etan: Abiatzea Etxalarko plazatik; Ibilbidean zehar geldialdiak eginen dira bertako ondarearen inguruan azalpenak jasotzeko herriko artzain eta natura adituen eskutik.
  • 11:30tan: Ekitaldia AZKUA mendian. Azkua proiektuak eragiten dien herrien arteko grabaketak eginen dira makro proiektu eolikoen aurkako bideoa bat sortzeko.
  • 14:00etan: Bazkaria ospatuko da Nabarlan. Artzainek prestatuko bazkaria garai bateko moduan. Parte hartzeko izena eman beharko irailaren 5 baino lehen (azkuabizirik@gmail.com)

Azalpen gehiago ekitaldiko kartelean.

Batu zaitez gure borrokara, denen artean “Azkua Bizirik” irautea lortuko dugu eta!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023

Kategoriak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom