Ekintzak | Azkua Bizirik Skip to content

Ekintzak

Azkua Bizirik plataformak, atxikimendu lortu eta “Azkua” proiektuaren kontra egiteko zenbait ekimen garatu ditu.

Azkua Bizirik banderolak

Azkua proiektuaren aurka egiteko banderolak sortu ditugu, denen artean basakeri honen aurka gaudela adierazteko.

Eskuratu zure eta lagundu gaitzazu gure mezua zabaltzen.

Banderola hauek salgai aurkituko dituzue Herriko Okindegian eta Pello Apezetxea Kultur Gunean, 5€tan.

Orain eta beti #azkuaBizirik!

Sentsibilizazio kartelak

 Horrelako mendiak nahi ditugu?

Herri gune eta baserri auzoetan, jendea sentsibilizatzeko helburuarekin zenbait irudi jarri dira. Irudi hauetan, muntaketa baten bitartez, gure mendiek nolako itxura izanen luketen irudikatzen da.

 

Pankartak

Azkua Bzirik, gure ingurua bizirik zaindu!

Herriko pasu leku nabarmenetan pankarta jarri dira ekimenaren berri eta atxikimendua lortzeko helburuarekin.

Diru bilketa

Azkua Bizirik plataformak bere jardueran behar dituen materiala erosteko, eltxetxuak jarri dira herriko denda eta ostatuetan.  Egin zure ekarpena!

Eskuorria

Honek bi helburu nagusi ditut. Batetik Azkua proiektuak suntsituko lukeen aberastasunaren berri ematea eta  bertzetik herriko eta eskualdeko biztanleria sentsibilizatu eta hauen atxikimendua lortu proiektu suntsitzaile honen  aurka egiteko indartsuagoak izateko.